XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

BABESTUTAKO EREMU NATURALETAKO GARAPEN TURISTIKOA: LA GARROTXA SUMENDI-ALDEKO NATUR PARKEA

Jaime Vicens y Perpinyá

La Garrotxa izeneko Sumendi-Aldeko Natur Parkeko Zuzendaria.

Natur Parkeak, 1982. urtean izendatutakoak, 40.000 pertsona bizi diren 12.000 hektarea ditu eta 19 kidek osatutako talde batek kudeatzen du. Beraren helburua babespena eta garapen eusgarria bateragarri bihurtzea da, hirigintz kudeaketa (nekazal hobekuntza), natur ondarearen kudeaketa (nekazal eta baso baliabideak, fauna, natur inguruneen berreskurapena, ikerketa) eta erabilpen publikoaren bidez (bisitaldi-programak, argibide zentroak, gidari-zerbitzua, ibilbide-sarea, dokumentazio-zerbitzua eta argitalpenak).

Garapen eusgarriari mesede egin diezaioketen iharduera errentagarriak:

a) nekazaritza sektorea

Nekazaritza komertziala (mundu-mailako bihurtua) bat etor daiteke batik bat tokian tokiko merkatuetara jo eta xede ekonomikoak ez ezik, giza eta ingurugiro helburuak ere badituen lurralde nekazaritza batekin (estentsiboa, garbia eta natur eta paisai ingurunearen babeslea), nekazaritza biologikoa, desareagotzea, laboreen txandaketa eta bertoko espezie eta ohiko produktuen garrantzia nabarmenaraziz.

b) turismoa

Sustatu beharreko turismoak, dibertsifikatu eta lausotua denak, natur, kultur eta arkitektura ondarearen mantenimendu eta hobekuntzan lagundu behar du (eraikuntza, bide eta eremu degradatuen birgaitze eta kontserbazioa) bertoko ohiko bizimoduak (pageses izenekoak) edo herriak (neorurales izenekoak) aintzat hartuz.

Garrantzi handiko proiektu berritzaile bat La Garrotxa, terra d'acolliment turístic izeneko elkartearen sorkuntza da, sektoreko eragile publiko eta pribatu oro eusgarria, kalitatezkoa eta ingurugiroarekin adeitsua izango den turismo bat garatzeko xedearen inguruan bilduz. Ekimen hauek Parkea Turismo Eusgarriari buruzko Gutun Europarraren egile diren hamar parke pilotuetako bat izatera bultzatu dute.